Ibilgailuen azterketa teknikoak (IAT) bi helburu dauzka: batetik, bide-segurtasuna handitzea, eta, bestetik, ingurumena errespetatzea
Horien bidez, ibilgailuetan –behin matrikulatu eta zirkulazioan jarri ondoren– mantentze-lanak egiten direla eta segurtasun-maila jakin batzuei eusten zaiela ziurtatzen du IATak, eta garraiobideen nahiz aisialdiko ibilgailuen ingurumen-inpaktuaren mailak murrizten laguntzen du.
Xede orokor horiek lortze aldera, ITEVELESA Taldeak etengabe egokitzen dizkio bere prozesuak ibilgailu-parkearen eguneraketari, ibilgailuetan txertatutako sistema berrien jarraipena egitea ahalbidetzen duten metodoak eta ekipoak bilatuz.